Buscar este blog

martes, 2 de febrero de 2010

Elkartasuna mundura


0 KILOMETROA


Bobby Sands preso errepublikar irlandarraren esaldi batekin zabaldu bloga. Unerik zailenetan ere, elkartasuna, itxaropena eta maitasuna helarazten duen esaldia. Guk, horri eutsiko diogu eta gure herriak bizi duen egoera gordinaren berri emango dugu munduan zehar. Testigantza eta salaketa izango dira gure jardunaren funtsa. Horrekin batera, argazkiak, testuak, dokumentuak, multimedia erabilgarriak eta, posible bada, bitxikerien kronikak egiten saiatuko gara.

Euskal Herriaren Lagunakek antolatu dituen elkartasun asteak aintzat hartuta, guk Europako txoko ezberdinak bisitatuko ditugu. Bertako esperientziak eta bizipenak blog honen bitartez zabalduko ditugu besteak beste.

Horrekin batera, dei egiten diogu munduko bazter ezberdinetan Euskal Herriarekiko elkartasun asteetan parte hartuko duten pertsona ezberdinei gurekin harremanetan jarri eta euren aportazioa egiteko, argazkiak edo bideoak bidalita.

Eskerrik asko

No hay comentarios:

Publicar un comentario